SPOT.
HomeDiscoverScoresWatchListen
SPOT.Sign In

Spot Sports

Everything worth following in sports

Content

  • Videos
  • Podcasts
  • Channels

Company

  • About
  • Methodology
  • Support

Legal

  • Terms of Service
  • Privacy Policy
  • YouTube Terms

© 2026 Spot Sports. All rights reserved.

Home
Scores
Watch
Listen
My Spot
ARITZ ELUSTONDO | Realzale baten agurra | Real Sociedad

Video

ARITZ ELUSTONDO | Realzale baten agurra | Real Sociedad

3:51

Soccer

ARITZ ELUSTONDO | Realzale baten agurra | Real Sociedad

Real Sociedad TV›
2 days ago3:512.5K views
Watch in the app
Aritz ElustondoReal SociedadFootball

Mentioned in this video

AEAritz ElustondoRSReal Sociedad

Kaixo realzaleok,

Asko kostatzen zaizkit hitz hauek esatea baina bihotzetik ateratakoak dira denak, Reala nire familia eta nire etxea izan da eta izango da. Nork esango zidan 12 urterekin Zubieta lehen aldiz zapaldu nuenean honaino iritsiko nintzenik eta hain maitatua sentituko nintzenik. 20 urterekin debuta egin nuenean ere nork esango zidan horrelako bizipenak eta momentu ez hain onak biziko nituela eta nire bizitzako taldearekin lortu dudana lortuko nuenik ere. Zoriontsua izan naiz eta zoriontsu noa, ume bat bezala sartu eta familia bat sortzeko aukera izan dudalako Realari esker, eta naizen modukoa naiz errealak erakutsi dizkidan nortasun eta balore guztiengatik.

Esker hitz hauek, ezin ditut nire aita, ama eta anaia aipatu gabe hasi, beraiek gabe bide hau ezinezkoa izango litzateke, beraien babesa eta beraien seme eta anaia harrotasun horrekin sentitzea ikaragarria izan da. Nahiz eta nire aitak amets hau denbora gutxian besterik bizi ez izan, partida ondorengo bere besarkadak urte guzti hauetan zehar faltan bota ditut.

Idoia, Luken eta Iakes, momentu zailenetan ere hortxe egon zarete niri irribarre bat atera nahian eta nire umore aldaketak aguantatzeko kapazak izan zarete.

Eskerrik asko bene benetan!

Izenak aipatzen hasi ezkero, bideo honek ez luke bukaerarik izango, orduan nahiko labur aipatu nahiko nituzke batzuk:

Hasteko Koldo Zaldua, Beasaindik Zubietara joateko aukera guztiak emateagatik.

Luki Iriarteri bereziki, nigan jarritako konfiantza eta laguntza osoagatik, baina ez nituzke ahaztu nahi Lukiren ondoan dauden langile, sendagile, eta harrobian izan ditudan entrenatzaile guztiak ere.

David Moyesek aukera eman zidan ume baten ametsa egia bihurtzen, Eusebiok amets hori mantentzea, Asier Garitanok jarraipena eta Imanolek eta bere lan taldeak, errealeko jantzia nola sentitu eta zelai bakoitzean nola defendatu. Sergio Francisco eta Rino Matarazzo, nire azken jokaldien testigu.

Lehen taldean eduki ditudan taldekide, staff eta Zubietako langile guztiei gabe ez nuke hau dena lortuko, nire familia da.

Jokin, Erik, Roberto eta Loren, naizen bezalakoa naiz zuek erakutsi didazuelako Reala zer den eta horrek dakarrena, zuei esker.

Zoriontsu noa eta barruan ez dut ezer uzten, jakin ezazue beti dena utzi dudala talde hau defendatzeko, bai egunerokotasunean eta baita zuek ni ikusteko aukera izan dezutenean. Batzuetan ondo eta bestetan ez hain ondo, baina helburu bakar batekin, errealeko armarria harrotasunez zelai guztietan defendatu. Horrek egiten gaitu desberdin, eta zuek niri azken asteetan bidalitako esker mezu eta maitasun mezu horiek zein urteetan eman didazuen babesa ezin dira hitzekin eskertu, zuetaz ari naiz bai zaletuok, jarrai dezagun erreala zer den mundu guztian erakusten eta taldeaz momentu onenetan zein txarrenetan harrotasunez defendatzen.

Ezin zaitut ahaztu Ibarrondo, urte askotan zehar lan egin ondoren, hainbeste urtetan kolore hauek defendatu baditut zuri esker ere izan da, emozio eta sentimenduak gestionatzea ez da batere erraza, baina zuri esker momentu zailak, ikasteko momentuak bihurtu ditut eta horregatik nago hain eskertuta, bai biziari eta Realari.
Realzale baten partez

ARITZ ELUSTONDO IRRIBARRIA

#AurreraReala 🔵⚪🔵

-SUSCRÍBETE al canal oficial de la Real Sociedad ⬇
youtube.com/user/realsociedadtv

DESCUBRE más en nuestra página web 👇
realsociedad.eus

SIGUE las redes oficiales del equipo 📲
- FACEBOOK: facebook.com/RealSociedadFutbol
- X: twitter.com/RealSociedad
- INSTAGRAM: instagram.com/realsociedad
- TIKTOK: tiktok.com/@realsociedad
- WEIBO: weibo.com/realsociedad

Frequently asked

Where can I watch this?

Press play above — the video streams right here. The free Spot Sports app also queues clips like this one alongside your followed teams and athletes.

Where is ARITZ ELUSTONDO | Realzale baten agurra | Real Sociedad from?

From the Real Sociedad TV channel. Tap the channel link below the title to browse more uploads.

How do I get notified when Aritz Elustondo appears in new highlights?

Follow Aritz Elustondo in the Spot Sports app — new highlight videos and podcast appearances push to your feed automatically.

How long is this video?

3 minutes.

More from Real Sociedad TVSoccer videosaritz elustondoreal sociedadfootballAritz ElustondoReal SociedadLatest videosWatch guideWatch-cost calculator

Watch next

Watch next

All from Real Sociedad TV →
MVP ✨ | “Es un orgullo haber hecho feliz a tanta gente” | Real Sociedad 🤝 BM Supermercados

Up next

MVP ✨ | “Es un orgullo haber hecho feliz a tanta gente” | Real Sociedad 🤝 BM Supermercados

Keep the session moving with another watch from the same channel.

Today4:361 views

Watch next

MVP ✨ | “Es un orgullo haber hecho feliz a tanta gente” | Real Sociedad 🤝 BM Supermercados

MVP ✨ | “Es un orgullo haber hecho feliz a tanta gente” | Real Sociedad 🤝 BM Supermercados

Today4:361 views
INSIDE | Aritz, uno de los nuestros | Real Sociedad

INSIDE | Aritz, uno de los nuestros | Real Sociedad

Yesterday8:423.5K views
RUEDA DE PRENSA POSPARTIDO | Pellegrino Matarazzo | Real Sociedad - Valencia CF

RUEDA DE PRENSA POSPARTIDO | Pellegrino Matarazzo | Real Sociedad - Valencia CF

Yesterday33:36
All from Real Sociedad TV→